XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hau guzia, gizonaren barru-barrukoa.

Horregatik sortzen da horrenbeste ixtilu pentsaera baten hiltzerakoan, Jainkoa den ideia edo teoriaren heriotza sumatzen denean.

Orduan erlijio sentipenak orru dagi, bere Jainkoa kentzen zaiolako.

Eta ez da gezurra.

Bainan gogoan izan behar dugu, oiuka hasten dena erlijioso sentipena dela, bere Jainkoa kentzen zaiolako.

Bainan kristau Jainkoa, sinismenaren Jainkoa kultura jakin bateko ideia ta teori bat gehiago bihurtzen denean, giza erlijioaren Jainkoa bihurtzen denean, ez da horrelako oiurik entzuten.

Hau guzia, gertatu beharrekoa bezala azaldu zaigu.

Jainkoa, israeldarren Jainkoa, kristauen Jainkoa, giza kulturaren barruan sartzen da, gizon egiten da.

Hor sortzen da giza kulturaren eta Jainkoaren arteko dialektika.

Ba da honelako dialektikarik, eta gure egunotan ikus dezakegu.

Jainkoa pentsaera batekin, garai jakin batean nausi den pentsaerarekin zenbaiteraino identifika diteken, garbi ikusten dugu gaurko egunean.

Eta, baita ere, nahiko garbi ikusten dugu zenbaitearaino zail den sortu den eta sortzen ari den pentsaera berri batean Jainkoa nola aurkeztu behar den zehatzea, edo ta garai berrietan zenbaiteraino zail den Jainkoagan sinistea.

Bainan lehenago aitatu dugun dialektika hori aztertu, oinharritu ta interpretatu egin behar da.

Gainontzean, arazoa oso erraza litzake: garai bakoitzak berekin ekarriko du bere pentsaera, ta pentsaera bakoitzak bere Jainkoa.

Jainko hori teoria nahiz ideia bat izan daiteke; pentsaera bakoitzeko ta gizarte bakoitzeko oinharri ta eusle.

Gure eginbeharra, beraz, besoak tolestatuta egotea litzake, edo gehienez, garai bakoitzaren sorreran, garai berri horri ondoen dagokion Jainkoa asmatzea.

Hau guzia errazegia da, ordea; alperkeriaren ondorio.

Jainkoak kulturarekin zerikusia ba du.

Jainkoak giza historiarekin zerikusia badu.

Jainkoak munduarekin zerikusia badu.

Gizona munduan aurkitzen da.

Eta munduan munduko balioekin aurkitzen da.